martes, 15 de diciembre de 2015

IKT-ko azken saioa

Pasaden asteko asteazkenean, abenduaren 9an, IKT-ko laugarren eta azken saioa izan genuen.

Saio honetan, aurreko astean Adobe Premier Pro programarekin egindako bideoak aurkeztu genituen. Talde bakoitzak gai ezberdin bat aukeratu eta gelakideen eta irakaslearen aurrean aurkeztu zuen. Gai ezberdinak ikusteko aukera izan genuen adibidez emakumeenganako indarkeriari edo anorexiari buruzkoak, baina baita ere urtaroak edo maitasun istorioei buruzkoak. 

IKT-ko lehenengo saioa izan genuenean, irakasleak kideen blogak ebaluatzeko aukera eman zigun eta hori egin genuen pasaden asteko saioaren bigarren partean. Bakoitzak 5 blog ebaluatu behar izan zituen.

Behin ebaluaketak eginda...izandako saioari eta irakasleari agur esateko ordua heldu zitzaigun. 

Espero dut blog honetan idatzitakoa gustukoa eta interesgarria iruditu izana. 

Mila esker!!

Guru

martes, 8 de diciembre de 2015

Adobe Premier Pro

Pasaden asteko asteazkenean, abenduaren 2an, IKTko hirugarren saioa izan genuen.

Saio honetan bideo edizioa landu genuen. Irakasleak Adobe Premier Pro programa erabiltzea gomendatu zigun eta orrialde ofizialetik deskargatzeko esan zigun. Horretarako, talde bakoitzeko ordenagailu bat eraman behar izan genuen. 

Programa erabiltzen hasi aurretik, bideoa egiteko zerbaiti buruzko ideia bat pentsatuta eraman behar genuen. Programa internetetik deskargatzen zen bitartean, guk orri baten, ondoren bideoan jarriko genuena pentsatu eta egituratu behar genuen, hau da, bideo zatiak erabiltzekotan, nondik norakoak adierazi, beharrezkoa genuen musika, argazkiak, eta abar. Horrek ondoren egin behar genuen lana asko erraztuko baitzigun.

Behin programa deskargatuta, lanari ekin genion. Bideo berria sortzeko ideia argi izanda, beharrezko materiala deskargatu eta editatzen hasi ginen. Gutariko inork ez zekien bideo edizioa nola egiten zen baina hasterako orduan irakasleari galdetu eta honek gauza batzuk argitu zizkigun. Zalantzak argituta, material guztia sartzen joan ginen pixkanaka -pixkana baina behin guztia editorean sartuta, arazo batekin topatu ginen. Txertatutako bideo zatiak ez zetozen bat jarritako musika eta ahots grabazioekin.

Saio hasieran, geneukan ordenagailua beste talde bati utzi behar izan genion eta horrek gure lanean zailtasunak sortu zituen. Bideoa editatzerako orduan arazoak agertu zitzaizkigunean ez zitzaigun denborarik geratzen eta klasetik kanpo osatu behar izan genuen bideoa. Bideoa hasieratik berregin genuen. Esan beharra dago, bigarren saiakera honetan, ordu erdi tardatu genuela gehienez bideoa osatzeko. Aurretik behin egin izanak, asko lagundu gintuen.

Hau izan zen gure esperientzia Adobe Premier Pro programarekin.

Eskerrik asko blogetik pasatzeagatik!!

martes, 1 de diciembre de 2015

Ze baliabide erabili dezakegu ipuinak sortzeko?

Pasaden asteko asteazkenean, azaroaren 25ean, IKT-ko beste saio bat izan genuen.

Saio honetan, ipuinak izan genituen mintzagai. KAsu honetan, curriculum ofizialeko edukiak nola landu genitzakeen aztertzen egon ginen. Helburua ipuin bat sortzea zen, bueno, istorio bat sortzea eduki zehatz batzuk lantzeko. 

Taldeetan jarrita, bakoitzak orrialde desberdinetan programa desberdinak aztertu ondoren, bakoitzak bere beharrizanak asetzen zituenprograma aukeratzen zuen. Aukeratu ondoren, bakoiztak bere istorioa sortzen zuen eduki horiek lantzeko eta hau amaitutakoan gelaren aurrean aurkezten zuen bere ipuin edo istorioa. Sortutako hau kontzatzea, aukeratutako programa azaltzeko aitzakia zen. 

Ikusitako programak hauek ziren: Story bird, Powtoon, Goanimate, Story jumper, Culture street.

Aipatutako hauetatik gehienak ingelesez daude. Aplikazio hauek gurea ez den beste hizkuntza batean egoteak, zailtasunak sor dakizkiguke. Bestalde, esan beharra dago, hauetariko askotan egindako lanak dohain deskargatzeko aukerarik ez dagoela. Honen adibide, Powtoon da. Honetan, egindako lan bat elkarbanatu edo saretik deskargatzeko aukerarik ez dago, hau da, harpidetu beharra dago.

Harpidetu beharraz aparte, aplikazio hauetako batzuetan ez zegoen programako bertako argazkiak ez zirenak erabiltzeko aukera, Aipatutako gauzek (harpidetu beharrak, bertako argazkiak ez direnak erabili ezin izateak, ingelesez egoteak), gure helburua oztopatu dezakete, horregatik ondo aztertu  behar dugu aplikazio hauetako bakoitza.