Ongi etorri nik sortutako blog honetara! Euskal Herriko Unibertsitateko Haur Hezkuntzako 2. mailako ikaslea naiz eta blog honen helburua "Informazio eta Komunikazio Teknologiak Haur Hezkuntzan" irakasgaian lantzen duguna aurkeztea da. Eskerrik asko hemendik pasatzeagatik!!
Pasaden asteko asteazkenean, abenduaren 9an, IKT-ko laugarren eta azken saioa izan genuen.
Saio honetan, aurreko astean Adobe Premier Pro programarekin egindako bideoak aurkeztu genituen. Talde bakoitzak gai ezberdin bat aukeratu eta gelakideen eta irakaslearen aurrean aurkeztu zuen. Gai ezberdinak ikusteko aukera izan genuen adibidez emakumeenganako indarkeriari edo anorexiari buruzkoak, baina baita ere urtaroak edo maitasun istorioei buruzkoak.
IKT-ko lehenengo saioa izan genuenean, irakasleak kideen blogak ebaluatzeko aukera eman zigun eta hori egin genuen pasaden asteko saioaren bigarren partean. Bakoitzak 5 blog ebaluatu behar izan zituen.
Behin ebaluaketak eginda...izandako saioari eta irakasleari agur esateko ordua heldu zitzaigun.
Espero dut blog honetan idatzitakoa gustukoa eta interesgarria iruditu izana.
Pasaden asteko asteazkenean, abenduaren 2an, IKTko hirugarren saioa izan genuen.
Saio honetan bideo edizioa landu genuen. Irakasleak Adobe Premier Pro programa erabiltzea gomendatu zigun eta orrialde ofizialetik deskargatzeko esan zigun. Horretarako, talde bakoitzeko ordenagailu bat eraman behar izan genuen.
Programa erabiltzen hasi aurretik, bideoa egiteko zerbaiti buruzko ideia bat pentsatuta eraman behar genuen. Programa internetetik deskargatzen zen bitartean, guk orri baten, ondoren bideoan jarriko genuena pentsatu eta egituratu behar genuen, hau da, bideo zatiak erabiltzekotan, nondik norakoak adierazi, beharrezkoa genuen musika, argazkiak, eta abar. Horrek ondoren egin behar genuen lana asko erraztuko baitzigun.
Behin programa deskargatuta, lanari ekin genion. Bideo berria sortzeko ideia argi izanda, beharrezko materiala deskargatu eta editatzen hasi ginen. Gutariko inork ez zekien bideo edizioa nola egiten zen baina hasterako orduan irakasleari galdetu eta honek gauza batzuk argitu zizkigun. Zalantzak argituta, material guztia sartzen joan ginen pixkanaka -pixkana baina behin guztia editorean sartuta, arazo batekin topatu ginen. Txertatutako bideo zatiak ez zetozen bat jarritako musika eta ahots grabazioekin.
Saio hasieran, geneukan ordenagailua beste talde bati utzi behar izan genion eta horrek gure lanean zailtasunak sortu zituen. Bideoa editatzerako orduan arazoak agertu zitzaizkigunean ez zitzaigun denborarik geratzen eta klasetik kanpo osatu behar izan genuen bideoa. Bideoa hasieratik berregin genuen. Esan beharra dago, bigarren saiakera honetan, ordu erdi tardatu genuela gehienez bideoa osatzeko. Aurretik behin egin izanak, asko lagundu gintuen.
Hau izan zen gure esperientzia Adobe Premier Pro programarekin.
Pasaden asteko asteazkenean, azaroaren 25ean, IKT-ko beste saio bat izan genuen.
Saio honetan, ipuinak izan genituen mintzagai. KAsu honetan, curriculum ofizialeko edukiak nola landu genitzakeen aztertzen egon ginen. Helburua ipuin bat sortzea zen, bueno, istorio bat sortzea eduki zehatz batzuk lantzeko.
Taldeetan jarrita, bakoitzak orrialde desberdinetan programa desberdinak aztertu ondoren, bakoitzak bere beharrizanak asetzen zituenprograma aukeratzen zuen. Aukeratu ondoren, bakoiztak bere istorioa sortzen zuen eduki horiek lantzeko eta hau amaitutakoan gelaren aurrean aurkezten zuen bere ipuin edo istorioa. Sortutako hau kontzatzea, aukeratutako programa azaltzeko aitzakia zen.
Aipatutako hauetatik gehienak ingelesez daude. Aplikazio hauek gurea ez den beste hizkuntza batean egoteak, zailtasunak sor dakizkiguke. Bestalde, esan beharra dago, hauetariko askotan egindako lanak dohain deskargatzeko aukerarik ez dagoela. Honen adibide, Powtoon da. Honetan, egindako lan bat elkarbanatu edo saretik deskargatzeko aukerarik ez dago, hau da, harpidetu beharra dago.
Harpidetu beharraz aparte, aplikazio hauetako batzuetan ez zegoen programako bertako argazkiak ez zirenak erabiltzeko aukera, Aipatutako gauzek (harpidetu beharrak, bertako argazkiak ez direnak erabili ezin izateak, ingelesez egoteak), gure helburua oztopatu dezakete, horregatik ondo aztertu behar dugu aplikazio hauetako bakoitza.
Pasaden asteko
asteazkenean, azaroak 18 an, IKT-ko lehenengo saioa izan genuen practicum Ia
amaitu eta unibertsitatera itzuli ginenetik.
Lehenengo saio
honekin hasteko, irakasleak gela aurrean gure buruaren aurkezpen txiki bat
egitera animatu gintuen. Aurkezpenak eginda, irakasgaia lantzen hasi ginen eta
Identitate Digitala izan zen landu genituen gauzetariko bat. Identitate
digitala gutariko bakoitzak sarean daukan identitatea da eta norberak igotako
argazki, egindako edo jasotako komentarioez eta abarrez osatuta dago.
Landutako beste
gauzetariko bat, Big Bang Data kontzeptua da. Zer da Big Bang Data? Honek esan
nahi du, egiten dugun gauza oro kontrolatuta dagoela; internet bidez egiten
diren transferentziak, erosketak, bisitatzen ditugun orrialdeak, … guztia dago
kontrolatuta.
Identitate digitala
eta big bang data lantzeko, hirunaka jarrita Google Driven dokumentu bat sortu
behar izan genuen. Ondoren, aurreko
asteetan gure kontura landu behar izandako mitoak birgogoratu genituen eta
hauek hobeto ulertzeko balio izan zigun.
Goian aipatutakoari
buruzko informazioa bilatzea ondo dago, baina, nola landu kontzeptu hauek haur
hezkuntzan? Era batera edo bestera, landu beharreko gauzak dira, haurrak hazten
diren heinean, erabilera egokia egiten ikas dezaten. Hauek lantzeko, jolasak
erabiltzea ondo legoke eta era berean sarean dauden jolas hezitzaileak erabiliz
gero, ikasketa prozesua askos dibertigarriagoa izango da.
Amaitzeko,
hurrengo artikulua landu genuen “Qué dicen los estudios sobre el aprendizaje
basado en problemas?” ,klikatu hemen.
Aipatutakoa landu ondoren, nire ustez IKT-ak ez dira kaltegarriak baizik eta hauen erabilera txarra. Kontu handiz ibili behar gara sarean publikatzen dugunarekin edo bertatik egiten ditugun bilaketekin, guztia dago kontrolatuta. Sarera zerbait igo baino lehen, gauzak bi aldiz pentsatu.