lunes, 23 de noviembre de 2015

Badakigu zer gertatzen den sarean?

Pasaden asteko asteazkenean, azaroak 18 an, IKT-ko lehenengo saioa izan genuen practicum Ia amaitu eta unibertsitatera itzuli ginenetik.

Lehenengo saio honekin hasteko, irakasleak gela aurrean gure buruaren aurkezpen txiki bat egitera animatu gintuen. Aurkezpenak eginda, irakasgaia lantzen hasi ginen eta Identitate Digitala izan zen landu genituen gauzetariko bat. Identitate digitala gutariko bakoitzak sarean daukan identitatea da eta norberak igotako argazki, egindako edo jasotako komentarioez eta abarrez osatuta dago.


Landutako beste gauzetariko bat, Big Bang Data kontzeptua da. Zer da Big Bang Data? Honek esan nahi du, egiten dugun gauza oro kontrolatuta dagoela; internet bidez egiten diren transferentziak, erosketak, bisitatzen ditugun orrialdeak, … guztia dago kontrolatuta.



Identitate digitala eta big bang data lantzeko, hirunaka jarrita Google Driven dokumentu bat sortu behar izan genuen.  Ondoren, aurreko asteetan gure kontura landu behar izandako mitoak birgogoratu genituen eta hauek hobeto ulertzeko balio izan zigun.

Goian aipatutakoari buruzko informazioa bilatzea ondo dago, baina, nola landu kontzeptu hauek haur hezkuntzan? Era batera edo bestera, landu beharreko gauzak dira, haurrak hazten diren heinean, erabilera egokia egiten ikas dezaten. Hauek lantzeko, jolasak erabiltzea ondo legoke eta era berean sarean dauden jolas hezitzaileak erabiliz gero, ikasketa prozesua askos dibertigarriagoa izango da.


Amaitzeko, hurrengo artikulua landu genuen “Qué dicen los estudios sobre el aprendizaje basado en problemas?” ,klikatu hemen

Aipatutakoa landu ondoren, nire ustez IKT-ak ez dira kaltegarriak baizik eta hauen erabilera txarra. Kontu handiz ibili behar gara sarean publikatzen dugunarekin edo bertatik egiten ditugun bilaketekin, guztia dago kontrolatuta. Sarera zerbait igo baino lehen, gauzak bi aldiz pentsatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario